Esku pilota

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 4a, 13:49

Astezkenean jokatu ziren finalaurrekoak Goiburun. Lehenengoa, Asier Gaztañaga-Eneko Aizpurua Oxtape eta Loidi-Julen Amondarain bikoteen artean. Bigarrena, berriz, Izagirre Kabra-Jon Oiartzun Jomes eta Iker Etxeberria-Andoni Alvarez bikoteen artekoa.
Finala ostiral honetan izango da 22:00etan hasita.
34 bikotek hartu dute parte aurten, zenbait emakume ere tartean. Partida ikusgarriak ikusi ahal izan dira, eta txapelketak iraun duen asteetan pilota giro jatorra bizi izan da Goiburuko frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!