3x3 saskibaloia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 4a, 13:48

Uztailaren 14tik 24ra lagunarteko Street basket edo bestela ere ezagunagoa den 3x3 saskibaloi txapelketaren bosgarren edizioa antolatu du Andoaingo gaztetxeak. Zer esanik ez kirola eginez giro ederra sortu ohi dela Gaztetxearen kanpoaldean. Antolatzaileek adierazi dutenez, “gogoratu Gaztetxeko 3x3 street basket txapelketan parte hartzeko izena emateko azken eguna hurbiltzen ari dela”. Izen-ematea Gaztetxean, Olajaunan, Irunberrin, Lanbroan eta Ganbaran egin daiteke uztailaren 6ra bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!