Emakumezkoen mailan, finala dagoeneko erabakita dago. Irailean buruz buru arituko diren bikoteak iazko berdinak izango dira: Irati Amondarain-Ainara Loiarte eta Amaia Gonzalez-Garbiñe Ugalde.
Mutilen mailan, Jon eta Aritz Eskudero anaiak finala jokatuko dute. Beste finalaurrekoa amaitu gabe geratu zen, euria tarteko. Beraz, Andoni Alvarez-Imanol Arruti eta Aritz Rekalde-Otermin bikoteen arteko partidan erabakiko da hurrengo egunetan finala jokatzeko bigarren bikotea.