Jon eta Rubenen egoera ardatz harturik, espetxean hamar hilabete pasa dituztela esan nahi dute afari honen bidez: “Jon eta Ruben 2013ko ekainean atxilotu zituzten, hainbat ekintza larriren akusaziopean. Hiru egunez Guardia Zibilaren esku egon ondoren, espetxeratu egin zituzten. Hamar hilabetetz Soto del Real eta Jaengo espetxean egon dira, horrek suposatzen duen sufrimendu jasangaitzarekin. Prozesuak oraindik martxan jarraitzen duela esan beharra dago. Gaur egun epaiketaren zain daude eta berehalako kausaren artxibatzea eskatzen dugu".
Afarira joan nahi duenak txartelak salgai izango ditu Kantoi, Xauxar eta Besabi jatetxeetan. Edonola ere, prozesu judizialak eta dispertsioak eragindako gastuei aurre egiten jarraituko dute aurrerantzean ere. Alde batetik, hitzaldiak, solasaldiak eta gai politiko eta sozialen inguruko hausnarketak egingo dituzte. Bestetik, zozketak eta diru bilketak egiteaz gain, kontu-korronte baten bidez ere jasoko dute laguntza. Zenbakia honakoa da:
Laboral Kutxa:
ES51–3035014813 1480030365