Zaharrak berrituz X. azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 4a, 13:35

Zaharrak berritzearen aldeko hamargarren azoka burutuko da larunbat honetan Andoaingo Zumea plazan. Goizeko 10:00etan zabalduko dituzte azoka osatuko duten 32 postuak; 14:00ak arte zabalik izango da.

Denetik topatu ahal izango du bertaratzen denak: hala nola, jostailuak, liburuak, aldizkariak, arropa, bizikletak... Andoaingo zein inguruko herrietako jendea animatu da saltzaile izatera egun batez; hain zuzen, postu guztietatik hogei Andoaingo lagun koadrilek nahiz familiek osatukoak dira.
Mahaia jarri ahal izateko inoiz baino eskaera handiagoa jaso dute antolatzaileek, eta pozik agertu dira horrexegatik. Birziklapenaren filosofia herritarrengan poliki-poliki hedatzen ari dela adierazten baitu datu horrek.
Horrenbestez, gero eta herritar gehiago dira etxean jada erabiltzen ez dituzten bigarren eskuko objektuak beste batentzat baliagarri izan daitezkeela pentsatzen dute
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!