Aiurri aldizkariaren 432 zenbakia, gaurtik aurrera irakurleen etxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 2a, 15:45

Gaur eta bihar artean banatuko da Aiurri aldizkariaren azken zenbakia harpidedunen etxeetara. Karlos Zabala eskulturgile eta margolariak Zizurkilgo plazarako prestatu duen mural zati baten irudia jasotzen du azalak. Barruak, berriz, Zabala eskulturgilearekin, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kide Amaia Elizondorekin, Bittor Gorria apaizarekin, Seaska haurreskolako kideekin edota Alain eta Imanol Garcia zesta-puntari eta zesta-egilearekin egindako elkarriketak, besteak beste. Era berean, tartean dira Fortunata Iturberekin edota Leire Ormazabalekin izandako solasaldien emaitzak ere. Gai-zerrenda osorik:

HAMABOSTEAN BEHIN

-Iritzia: Txomin Garmendia

-Aiurri.com webgunearen jarraipena

-Kate motzean / Bittor Gorria apaizari elkarrizketa

ELKARRIZKETA

-Amaia Elizondo, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko kide eta Katramila antzerki taldeko antzezleari elkarrizketa

ANDOAIN

-Imanol eta Alain Garcia, zesta-puntari lotutako aita-semea

ASTEASU

-Etxebizitza berriak Lamiategi bailaran

ZIZURKIL

-Elbarrenako plaza kolorez beteko da

VILLABONA

-Santio egoitza berritua, egoiliarren aterpe atsegina

-Seaska haurreskolako kideekin solasean

MAGAZINA

-Iyuya Urrutia: Haurrak, nerabeak eta gaitasun digitalak

-Herritarren txokoa: Fortunata Iturbe Lizaso

-Gazteak trebe: Leire Ormazabal eskalatzaile eta argazkilari trebea

AGENDA

-Hitzorduak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!