Internet hartzeko zailtasunak dituztenei zuzendua
Gutun honen bidez, jakinarazi nahi dizugu Euskaltelek eskura jartzen digula satelite bidezko banda zabala / internet zerbitzua, oraindik zuntz optikorik eta Wimaxik ez daukatenentzat.
Hori garrantzitsua da gure herriarentzat, azkenean punta-puntako teknologia izango dugulako, etxe guztietan internet edukitzeko.
Hala, Euskaltelek bilera informatibo bat egingo du, datorren uztailaren 3an, Amasako Kultur Etxean (20:00), amasa-billabonatar guztientzat. Bileran, teknologiaz, eskaintzaz, zerbitzuaz, paketeez edota prezioez hitz egingo dute.
Edonor joan daiteke. Agertuko zarelakoan gaude, izan ditzakezun zalantzak argitzeko.
Villabonan, 2014ko ekainaren 23an
Alkateak.