Beñat Lizaso gazte usurbildarraren beharrari erantzuteko, tapoi bilketa jarri zuten martxan. Hanka bat falta du Beñatek eta korrika egin ahal izateko aparatu berezia behar zuen. Premia horri erantzun ahal izateko, plastikozko tapoi bilketa bati ekin zioten. Amasa-Villabonako Jesusen Bihotza ikastolako kideek ere parte hartu dute bilketa horretan. Bi urte pasatxoko lanaren ondoren, guztira 40 tona tapoi biltzea lortu dute. Helburua beteta, Beñat Lizaso gazteak eskerrak eman nahi dizkie euren laguntza eskaini duten guztiei.