Banka etikoa hizpide asteazken honetan Urigainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 30a, 14:16

Arratsaldeko 19:00etan hasita, Tolosaldeako FIARE Banku Etiko Kooperatibako ordezkariek hitzaldia eskainiko dute Andoainen uztailaren 2an. "Ba al dakigu zertan erabiltzen den gure dirua? Zenbateraino gara horren jakitun?; Zenbat aldiz galdetu diogu gure Banketxe/Kutxari zertan inbertitzen duen gure dirua?; Posible al da banketxe etiko bat finantzaz gain, behar sozialak, ekologikoak, bakezkoak… arduraz zainduko dituena?"

Irakurtzen jarraitu:

P { margin-bottom: 0.21cm; }

"FIARE proiektua, espainiar estatu osorako, eta pixkanaka, Banka Etikoko europar kreditu kooperatiba sistema bat eratzeko sortua da. Pertsona eta organizazio sare handi batean finkatuta. Hain justu, 2001 urtean sortu zen; Euskadin hausnarketa-talde bat aztertzen hasi zenean Banka Etiko baten aukera. Geroztik, 2003an, 52 gizarte taldek Fundación Inversión y Ahorro Responsable (FIARE)jarri zuten martxan.

Orain, FIAREk bulego iraunkorrak dauzka Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen, eta hainbat gune, publikoa artatzeko: Donostian, Gasteizen, Iruñean, Granadan, Kordoban, Valladoliden, Santiagon, etab. Gipuzkoan, beste hainbat informazio gune ere baditu: Irun, Ordizia, Zarautz, Eibar, Errenteria, Getaria, Tolosa, Arrasate.

2005az geroztik FIARE , Europan banka etiko kooperatiba indartsuenetakoa den Italiako Banca Popolare Etica (BpE), ari da elkarlanean banku agente bezala, aurrezki multzo gehiengoa mailegu bidez, gizartean eragin onuragarri dituzten proiektuak finantzatuz.

Burutzen ari den finkatze prozesuan -egitura soziala eta lekuko egituraketa ditu oinarri, koordinazio egiturak tokiko erakunde eta taldeetatik, Etika Batzordea, etab. Helburua hau da: oinarri sozial zabal eta indartsu bat izatea, eta ahalik eta kapital sozial handiena lortzea. Dagoeneko ia 5.000 lagun/ organizazio daude bildutako kapital sozialarekin jardunez bitartekotza zerbitzuetan. Epe laburrean, ia baimendua den eta BpE-rekin integratze prozesua amaitzear den kreditu kooperatiba honek, batetik, ohizko banku zerbitzuak emateko eta, bestetik, gizarte zuzenago eta inklusiboago bat eraikitzera bideratutako kreditu sistema sendotzea posible egingo du.

Prozesu horren guztiaren berri emateko antolatu da aurkezpena hau, eta ekimen honen sorkuntzan lagundu nahi duen andoaindar guztiei dei egiten diegu parte hartzera. Bilerara Andoainen, Tolosaldean eta Gipuzkoan proiektu hau bultzatzen ari garenetako batzu izango gaituzu.

Gurekin izango zaitugulakoan,

Tolosaldeako FIARE Banku Etiko Kooperatiba".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!