Asteburu indartsua Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 30a, 11:56

Koadrilen eguna nahiz San pedro eguna indartsuak izan dira Asteasun, San pedro jaien baitan. Eguraldiak eutsi egin dio eta asteasuarrak nahiz eskualdeko herritar asko festara atera da. Larunbatean koadrilen arteko bazkari eta ondorengo kalejira nagusitu ziren. Profesionalen esku pilota partidek ere harrera beroa izan zuen. Tartean berriki debutatu duen Julen Urruzola asteasuarrari omenaldia eskaini zion herriak. Biharamunean, atzo, San Pedro eguneko ekitaldiak burutu ziren: Meza, Soka-dantza, herri kirolak... Urtero legez, tortilla pataten lehiaketak edota Asteasuko musikarien kalejirak ere ez zuten hutsik egin.

Argazkiak | Bideoak: Txupinazoa , Urruzolari omenaldia eta txistularien emanaldia

Gaurko egitaraua:


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!