Abian dira Sanpedroak Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 27a, 12:54

Atzo iluntzean, Asteasuko bolondres taldeak bota zuen udaletxeko balkoitik jaien hasierako txupinazoa. Plaza, festa gogoz zegoen herritarrez lepo bete zen. Udaleko ordezkari eta bolondres taldeaz gain, urtero legez, sorginak ere agerpena egin zuen eta hantxe izango da datorren astelehenean festak amaitu bitartean. Suziria jaurti ondoren, herriko txistulari taldeak nahiz buruhandiek kalejira egin zuten herriko kaleetan.

Argazkiak / Bideoa

Gaurko egitaraua:

Ekainak 27, ostirala

 

HAURREN EGUNA

10:00 Haurren krosa / Marrazketa lehiaketa.

12:00-14:00 Haur parkea frontoian

14:00 Haurren arteko bazkaria plazan

15:00-17:30 Haur parkea frontoian

17:45 Haurrentzako emanaldia: ‘Motxila bete ipuin’. Ondoren, zezen txiki eta poniak

19:00 Ikurrinaren aldeko ekitaldia

21:30 Herri afaria

Ondoren DJon

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!