Suak ere erakarmen maila handia du gaztetxoen artean. Goikoplazan ekitaldi nagusia egiten bada ere, Calonge eta Karrikan auzoetan ere sua parte hartze handiarekin burutu zen. Horietan guztietan haurrak sua piztu eta haren inguruan jolasteko irrikaz izaten dira.
Azken urteotan, gainera, sua eta suziriak maite dituzten haur eta gazte horiek jaietako azken hitzordua iristeko gogoz egoten dira. Su artifizialen ordez, kalez kale egiten den su ikuskizunaren atzetik kalejiran ibiltzen direlako. Aurten ere ikusgarria izan zen Cavaldeath su ikuskizuna, ahoa bete hortz uzten duen horietakoa.