Gazteleku pilota eskolako kideak egur batean aritzen dira urteko sasoi honetan, eta haiei segika hainbat eta hainbat pilotazale. Kontzejupekoan zortzi bikote kiroltasun handiz lehiatu dira San Juan jaietan. Asteburu honetan horiek eta bikote gehiago bildu dituen Iturzaeta pala txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira Sorabillan. Eta hori guztia nahikoa ez eta uztailaren lauan Goiburuko pilotalekuan Gaztetxeko txapelketako finalak jokatuko dira. Gazte askok udari ongi etorria frontoian ematen diote Andoainen.
Loidi-Arberas txapeldun
Txapelketa horien artean finalera iritsi den bakarra Kontzejupekoa izan da. Ikusmina handia zen eta finalistek sortutako ikusmin hori joko onarekin erantzuten saiatu ziren. Finalean Julen Loidi eta Mikel Arberas nagusitu ziren. Gogotik izerditu behar izan zuten Andoni Alvarez eta Unai Etxeberria garaitzeko.
Arantza bakarra emakumezkoen finala izan zen. Antolatzaileek 2015ean emakumezkoen finala jokatuko dela ziurtatu dute.