Egape dantza taldea ez da geldirik egoteko jaio eta larunbat honetan euskal dantzak eta Kataluniako tradizioak uztartuko dituzte "In-Fusioak" ekimenaren baitan. Arratsaldeko 18:30etarako giza irudiak osatzen dituzten Falcons de Vilafranca-ko kideek erakustaldia eskainiko dute San Juan plazan. Kataluniako zapelatzek Castellers taldeen antzeko ikuskizuna eskainiko dute, baina bereizgarri ezberdinekin. Batzuk besteen gainean igoz irudiak osatzen dituzte. Altuera, oreka, indarra..., hainbat ezaugarri kontuan harturik irudi ikusgarriak lortzen dituzte.
Ikusizun horren aurretik eta ondoren, Sarobeko taula gainean Egapek dantza koreografi berritzaileak eskainiko ditu. Bi saio eskainiko dituzte. Lehena, 17:00etan hasita, familia eta lagunartekoei zuzenduta. Bigarrena, 19:30etik aurrera herritarrei eta dantzazaleei begira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!