2014an zehar agindutakoaren arabera eta liztorren habiaren kokapenaren arabera, habia deusezteko bi moduren artean aukeratu beharko da:
• Aga edo pertikaren bidez, habiaren barrualdean intsektizida txertatuz. Herri barruko tokietan aplikatzeko egokia izan daiteke. Liztorren habian intsektizida sartu ondoren, ez da kendu beharrik izango. Aldundiak adierazi duenez lan horiek egiteko prestaketa ikastaroak egin dira eta, beti, gutxienez binakako taldeetan egingo dira, segurtasun jantziez babestuta.
• Habia tirokatuz. Aldundiaren arabera, “metodo hori azken baliabide modura erabiliko da. Tiratzaile taldeetan udaltzainek parte hartu behar dute beti. Taldekideek arma baimena eduki behar dute nahitaez, aseguratuta egongo dira eta Aldundiaren baimena eduki beharko dute. Gainera, jarduera egiteko segurtasun neurri guztiak hartu behar dira. Taldekideak habiak suntsitzeko oinarrizko heziketa hartzera behartuta daude”.
Aurreko urteetan suhiltzaileek lan hadia egin zuten habiak desagertarazten. Aurten suhiltzaileen jarduna mugatua izango da: larrialdi gisa katalogatutako egoeratan, premia handiz ezabatu behar denean habia edo habiaren edo inguruaren ezaugarri bereziak, babeserako neurri bereziak behar dituztenean.
Udalen eta suhiltzaileen jardueren jarraipena aplikazio informatiko baten bitartez egingo da.
Hori izango da habien suntsitze prozesuaren gestioan parte hartzen duten eragileak koordinatzeko eta une bakoitzeko egoera ezagutzeko tresna nagusia.