San Juan sua Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 26a, 12:04

San Juan suak ikuskizun paregabea eskaini ohi du Plazido Muxika plazan, eta ehunka herrikidek ez du hutsik egiten hitzordura. Sua ikusgarria izan ohi da, su garren beroa metro askora nabaritzen dena. Euriaren mehatxua hor egon arren, sua piztu eta suaz gozatzeko arazorik ez zen izan. Azken urteotan ohikoa denez, Denda Berriko lehendakari Lupe Martiarenak piztu zuen sua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!