Hamabi bikote abiatu ziren eta lau besterik ez dira geratzen. Batetik, Ainara Loiarte-Irati Amondarain iazko txapeldunak eta Ainarika-Izarne bikotea.
Beste final-aurrekoan, ligaskan partida guztiak irabazi ditun Garbiñe-Amaia Sorabillako bikotea Amaia-Eneritzen aurka lehiatuko da.
MUTILAK
Mutiletan ere oreka aurreikusten da. Andoni-Arruti dira orain arte urtero finalera iritsi diren bakarrak. Orain bi urte txapeldunak, eta iaz txapeldun-ordeak. Aurrez aurre bikain aritu diren Rekalde-Otermin izango dituzte.
Beste final-aurrekoan iazko txapeldunak, Loidi anaiak, Eskudero anaien aurka lehiatuko dira. Aritz anaia gazteena jokalari onenentsua izaten ari da”.
Partiden ordutegaia:
17:00. Neskak, finalaurrekoa:
Garbiñe-Amaia // Amaia-Eneritz.
17:30. mutilak, finalaurrekoa:
Eskudero Anaiak // Loidi Anaiak.
18:00. Neskak, finalaurrekoa:
Ainara-Irati // Ainarika-Izarne.
18:30. mutilak, finalaurrekoa:
Arruti-Andoni // Otermin-Rekalde.
19:00. Nesken mailako finala.
19:30. Mutilen mailako finala.
20:00 Sari Banaketa ekitaldia.
*Oharra: Euriarekin, jokatu ala ez bertan erabakiko da.