Arratsalde partean Urnietako auzo eta baserri eremuetan su txiki asko ikus zitezkeen. Gauean, berriz, ohi bezala jendetza bildu zen Plazido Muxika plazan San Juan suaren inguruko ospakizunera. Txistu doinuak eta euskal dantzak suaren erritualaren osagarri bilakatu ziren. Jendetzak inguratu zuen sua, eta garrek goia jo zutenean atzera egin zuten denek. Metro askora suaren garren beroa nabari zitekeen.