Urtero legez, herritar ugari bildu zen urteko gaurik motzenean San Juan suaren inguruan. Usadio zaharrari eutsiz, sua, dantza eta kantua nagusitu ziren Errebote plazan, suaren epelean. Sua pizterakoan xirimiri pixka bat hasiagatik, eguraldiak ere ateri eutsi zion azkenean.