Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 24a, 12:37

Joan zen igandean, ekainaren 22an, Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa burutu zen Zizurkilgo Areta baserriko belardietan. Guztira 12 segalarik hartu zuten parte gizonezkoen mailan, eta 3 kirolarik emakumezkoenean. Emakumezkoek 50 metro karratuko bina sail moztu behar izan zituzten, eta gizonezkoek 100 metroko sail bana; sail hori azkarren ebaki zuten hiru segalariek bigarren sail bat moztu behar izan zuten, eta bi sailak mozten azkarren aritu zena izendatu zen garaile. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak eta Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuten txapela. Hauexek parte hartzaileen denborak:

Emakumezkoak:

1.-  Alatzne Etxaburua                3 minutu eta 28 segundu (1'45" + 1'43")

2.- Alaitz Imaz                          4 minutu eta 26 segundu (2'19" + 2'07")

3.- Ainara Otamendi                  4 minutu eta 51 segundu (2'19" + 2'32")

Gizonezkoak:

1.- Igor Esnaola                        4 minutu eta 46 segundu (2'19" + 2'27")

2.- Mikel Garayalde                   5 minutu eta 39 segundu (2'48" + 2'51")

3.- Juan Joxe Lizaso                 5 minutu eta 44 segundu (2'48" + 2'56")

4.- Iñigo Mercader                    2 minutu eta 51 segundu

5.- Jokin Garmendia                 3 minutu eta 7 segundu

6.- Julen Gabirondo                  3 minutu eta 10 segundu

7.- Peio Argaia                         3 minutu eta 25 segundu

8.- Oier Urkola                         3 minutu eta 29 segundu

9.- Suharri Irazustabarrena        3 minutu eta 33 segundu 

10.- Iban Pardo                        3 minutu eta 43 segundu

11.- Aitor Alkain                        4 minutu eta 20 segundu

12.- Joaquin Garmendia            4 minutu eta 44 segundu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!