Ruben Genbeltzuren aldeko mozioa onartu dute Andoaingo udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 20a, 11:44

Bildu eta EAJ alderdien aldeko botoekin, Ruben Genbeltzu andoaindarraren aldeko mozioa onartu zen ekainaren 19ko Udal batzarraldian. Ruben eta Jon Lizarribar Espainiako poliziak atxilotu zituen 2013ko ekainean, eta zortzi hilabetez espetxean izan zituzten. Udal mozioan eskaera hauek egitea adostu zuten: Espainiar Gobernuak aurrera daraman estrategia politiko-judiziala salatzea; hiritar ororen eskubide zibil eta politikoen errespetua bermatzea, baita Ruben eta honen familiari dagozkienak ere; Espainiako Entzutegi Nazionalari, kausaren artxibatzea eskatzea.

PSE eta PP aurka agertu ziren. Mozio honen inguruan PPko Asun Guerra zinegotzia eta bertan ziren herritar batzuren artean eztabaida sortu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!