Andoaingo Udalak jaietan eraso sexistak ekiditeko kontzientziazio kanpaina abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 20a, 10:00

“Behar beharrezkoa da guztiok, jendarteak, esfortzu handiagoa egitea mota honetako eraso sexistak jendartetik kanpo uzteko; baita jaietan ere. Inork ez dezala moeta honetako erasorik onartu”. Emakumeek ere jaiak askatasunez gozatzeko eskubidea dutela gogorarazteko, Andoaingo Udalak kontzientziazio kanpaina abiatu du San Juan jaietarako. “Hemen ez da eraso sexistarik onartzen” dioen kartelak banatu dira jai-guneko tabernetan, eta “Ez pasatu, ez jazarri, ezetz da ezetz!” edota “Jaiak+errespetua=gozamena” dioten pegatinak ere banatu dituzte jendartean eta leloekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!