Zizurkil
>20:00etan Herritarrak Joxe Arregi plazan bilduko dira eta Elbarrenan zehar pizten dituzten suak bisitatuko dituzte kalejiran. Bertan, dantzariek dantza bat ere dantzatuko dute. 22:30etan Elizaren atzealdean sua piztuko dute, eta Bukalai dantza-taldekoek San Juan dantza dantzatuko dute. Azkenik, Joxe Arregi plazan emango den zizka-mizkarekin amaiera emango zaio festari.
>Zizurkil goian, berriz, 22:00etan piztuko dute sua, Lartin erretegiko sailetan. Ondoren, txokolatada izango da gerturatzen diren guztientzat, Sanmillan eskolako guraso elkarteak antolatuta.
Amasa-Villabona
>Amasarren afaria plazan. Ondoren San Juan sua piztuko da.
>San Juan sua Errebote plazan, Oinkari eta Oinargi dantza taldeetako kideen nahiz Eresargi abesbatzaren parte hartzearekin girotuta, 22:30etatik aurrera.
Asteasu
>21:00etan San Juan sua, tradiziozko dantza.
Aduna
>20:30 etan haur eta helduen dantza saioa Elordi plazan. 21:00etan San Juan sua Uztartza atzeko gunean. Ondoren, Txulobi elkartearen edota Uztartzaren kanpoaldean elkarrekin afaltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek.
Andoain
>San Juan sua eta ohiko dantza eta musika emanaldia. 22:30. Goikoplaza. Egitaraua osorik, gehigarri berezian.
Larraul
>21:00 Herri afaria plazan. 22:00 San Juan sua piztuko da plazan.
Andoain
>22:30 San Juan sua, suziri, txalaparta eta kanpai-errepikarekin. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal musika eskolako abesbatzak, Udal musika eskolako banda, txistulari banda, Soinuak musika eskola eta Urki dantza taldea.