Bihar goizean hasi eta ostiralean amaituko dute banatzaileek Aiurriren 431 zenbakia harpidedunen etxeetan banatzen. Oraingo honetan, Amasa-Villabonako errebotearen urrezko garaiak ditu hizpide azalak eta baita barruak ere. Besteak beste, Behar Zana elkartea bolo-jokoa berreskuratzeko bidean egiten ari den lanaz ere mintzo da. AGE elkarteko Virginia Cepedaren elkarrizketa nahiz Joxe Arruti bokaziozko gozogileari egindakoa ere tartean da. Zizurkilgo bailaren izendegia egokitzeko pausoak nahiz Andoaingo agrodendaren berri ere kaleratuko da oraingoan, beste hainbat gairen artean. Gai-zerrendan osorik:
Hamabostean behin
Hitzak hots: Ander Leon
Luze eta zabal
Antzinako bolatokiak berreskuratzeko ahaleginean
Aduna
Aiztondoko VII. Gutun lehiaketako sarituak
Andoain
Bertakoa eta sasoikoa, baserritik sukaldera
Virginia Cepeda, AGEko kidearekin solasean
Asteasu
MLKB-ren urteko biltzar nagusia Asteasun
Zabaldu dute igerileku denboraldia
Larraul
Joxe Arruti, bokaziozko gozogilea
Amasa-Villabona
Errebotearen urrezko iragana, garai ilunen aurretik
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!