San Juan bezperako ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 16a, 16:08

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, San Juan bezperako iluntzea berezia izango da eskualdeko herrietan. Adunan, 20:30etan ekingo diote jaiari. Haur eta helduek dantza egingo dute Elordi plazan eta 21:00etan San Juan sua piztuko dute Uztartza atzeko gunean. Ondoren, Txulobi elkartean edota Uztartzaren kanpoaldean elkarrekin afaltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Aurrez izena eman behar da horretarako.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!