Herri batzarra asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 16a, 15:52

Gai ezberdinen inguruko informazioa aurkeztu eta eztabaidatzeko herri batzarrerako deialdia egin du Adunako Udalak asteazkenerako. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da batzarra, Kultur Aretoan. 

Jarraian, gai zerrenda

  •  Landa izaerako lursailetan nekazaritza-jarduerak bultzatzeko egitasmoa
  •   Agenda 21en II. Ekintza Planaren ebaluazioaren urteko emaitzen aurkezpena
  •   Herritarrek 2014 urterako egindako proposamenen inguruko azalpena

 

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei deiteke (943-692571) asteartean (9:00etatik 16:00etara) edo posta elektroniko bat bidali aduna@udal.gipuzkoa.net helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!