Josu Arregi andoaindarra Palentzian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 16a, 14:02

Espainiako Openerako proba baliagarria zuen asteburu honetan Josu Arregi andoaindarrak Palentzian. Erlojuaren aurka aritu zen larunbatean eta bosgarren postua lortu zuen. Ibilbidea ezagutu gabe lehiatu zen andoaindarra eta bidegurutze batean okerreko norabidea hartu bazuen ere, postu ona egitea lortu zuen. Igandeko lasterketan ere bosgarren postua errepikatu zuen, eta pozik bukatu zuen egindako lanarekin. Bi aste barru, Madrilgo Becerril de la Sierran arituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!