Gipuzkoako EAJ-PNV alderdiak gaur Kursaalen “Prest” ekimena aurkeztu du, Batzar Nagusietako eta Udal hauteskundeei begira hautagaiak aurkeztuz. Markel Olano izango da Batzar Nagusietarako hautagaia eta Eneko Goia Donostiako alkatetzarako hautagaia. 18 udalerrietako hautagaiak aurkeztu dituzte ere, tartean Andoaingo Mari Jose Izagirre edo Tolosako Olatz Peon.
Mari Jose Izagirre azken urteetan zinegotzi lanetan aritu da EAJ-PNV, Andoni Baltasar eta Eneko Urdangarinekin batera. Alkatetzarako hautagai nagusi bezala, Iñaki Egibar (2007-2011) eta Andoni Baltasarren (2011-2015) lekukoa hartuko du. Aiurriri EAJk adierazi dionez, “Andoaingo alkatetzarako hautagaia ahobatez onartu zen aurreko astean”.