Zuberoako mendietara irteera, Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 13a, 16:00

Datorren igandean, ekainak 15, Zuberoako mendietara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak, Santagrazitik abiatuta, tontorrez tortor, Kakoetara jaitsi arte. Goizeko 06:00etan abiatuko dira mendizaleak Olaederra kiroldegiaren aurretik. 24 kilometroko ibilbidea egiteko zazpi ordu beharko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!