Blusen eguna, uztailaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 12a, 17:52

Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Blusen eguna antolatu du festa batzordeak uztailaren 5erako. Sagardo dastaketa, bazkaria, jolasak, Modextoren dantzaldia nahiz 3gabe2 taldearen kontzertuak osatuko dute egitaraua. Bazkarirako paella erraldoia egingo da plazan, sagardo dastaketak irauten duen bitartean. Bazkariko txartelak ekainaren 30era arte egongo dira salgai Udal bulegoetan edota Egarri tabernan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!