Ekainaren 15ean, igandea, arratsaldeko 18:00etan hasita, Gorostidi Harriaren VIII. txapelketa izango da Adunako pilotalekuan. Harrijasotzaileek bi harrirekin aritu beharko dute 3 minutuko txanda banatan: 139 kiloko erreka harriarekin eta 113 kiloko harri borobilarekin.
Partaideak: Jokin Eizmendi, Jon Ander Maiza, Joseba Ostolaza, Urtzi Telleria, Iban Ugartemendia, Bernardo Ureta "Urpe" eta Josetxo Urrutia.