Andoaingo eragile sozialek martxa zaratatsua deitu dute, Kutxabank-en pribatizazioaren aurka. Ekainaren 14an izango da, goizeko 11:00tan Aita Larramenditik hasita.
Ibilbidea: Aita Larramendi kaleko Kutxa, Zumea plaza, Kale Nagusia, Makaldegiko Kutxa, udaletxe atzekaldeko Kutxa eta Goikoplaza.
Antzolatzaileek zarata ateratzeko tresnak eramateko deia egin dute: txilibituak, zartagiak, etab.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!