“Larunbatean Elgoibarri irabazi zioten partida zirraragarri bat jokatu ostean. Hain zuzen, partida azken segundoan erabaki zen, Malen Morandeira urnietarrak zuzeneko falta jaurtiketa bat gol bilakatu ostean. Gol erabakigarri horrekin, urnietarrak igandeko final handirako txartela eskuratu zuten. Finalean Zumaiaren aurka jokatu zuten, eskubaloi tradizio handiko beste herri bat. Urnietarrak oso kontzentratuta ekin zioten partidari, ez baitzuten errepikatu nahi finalerdietako lehenengo zati txarra eta erasoan erritmo handiz jokatzeaz gain, defentsan lan bikaina egin zuten, Zumaiako jokalariek aurki zitzaketen hutsuneak itxiz. Atsedenaldian urnietarrak sei goleko abantaila zuten eta horri esker bigarren zatia lasaitasun handiagoarekin jokatu ahal izan zuten. Nahiz eta zumaiarrek eginahalak egin, urnietarrek markagailuan alde zuten abantailak eta Hirune Moreda atezainaren zenbait geldiketa bikainek garaipena berretsi zuten, Gipuzkoako txapeldun bilakatuz.
Talde bikaina Hirune Moreda, Malen Morandeira, Nerea Salaberria, Laura Campos, Angela Arias, Maria Goikoetxea, Amaia Mellado, Maria Fierro, Jone Etxeberria eta Lucia Frutos jokalariek eta Kevin de Castro eta Xabat Salaberria entrenatzaileek osatzen dute. Talde honek herriko eskubaloi harrobia indartsu dagoela berretsi du”. Zorionak!