Antzerkizaleen saioa, ospakizun bilakatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 11a, 12:11

Urnietako udal antzokiko tailerreko parte-hartzaileak ikasturte amaierako ikuskizuna prestatzen ari dira, “2013-2014 ikasturte honetan zehar ikasi, partekatu eta barneratutako guztiaren amaiera-ekitaldi gisa”. Emanaldi honetan bost esketx ikusi ahal izango dituzue: “La cita”, “Autobusa”, “Harrikada”, “Ay hombres” eta “Carroceria VS”. Ikuskizunean etenaldi bat egingo dute freskagarri bat edateko, eta tarte horretan sorpresa bat iragarri dute. 
Antzezlana amaituta, hitzorduari jarraipena emango diote DJ Katxorrorekin. 

Sarrera doakoa da. Eskuragarri egongo dira leihatilan ordubete lehenago, aretoa bete arte.
19:00. Sarobe.
Ekainak 15, igandea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!