Ikasleak zinegotzi lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 11a, 12:05

Presentación de Maria, Egape LH, Egape DBH eta Salesiarrak ikastetxeetako ikasleen artean, ia mila inguru, mugikortasuna hizpide izan dute ikasturte osoan Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan. Ikasturtean ikasitakoa azaldu eta, urtero bezala, ondorioak atera eta Udalari proposamenak egiteko ez ohiko batzarraldia egin zuten ekainaren 4an. Zinegotziak esertzen diren aulkietan ikasleak eseri ziren eta haiei adi-adi begira izan ziren ikaskideak eta baita alkatea eta zenbait zinegotzi ere.

Ikasleek ikastetxean, herrian eta inguruan mugikortasuna aztertu dute, “guk ere jarrera desegokiak ditugula ondorioztatu dugu”. Eta hainbat konpromiso hartu dituzte mugikortasun hobetzeko. Besteak beste, herrian zehar oinez gehiago mugitzea, haur txikiagoen eredu izatea, seinaleak errespetatzea eta garraio publikoa gehiago erabiltzea. 

Eskaerak:
 
Urnietako Udalari hainbat eskaera bideratu dizkiote: bidegorriak jartzea, autobus geltokietan informazio panelak jartzea, herriko puntu jakin batzuetan espaloaik zabaltzea, zebrabideren bat tokiz mugitzea, ikastetxeen inguruan seinalizazioak jartzea  eta gune peatonal gehiago jartzea.
Alkateak eta zinegotziek eskaerak kontutan hartu eta hartutako lanagatik ikasleak zoriondu ziztuzten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!