Errepide mozketa Villabonan, ostegunetik ostiralera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 10a, 18:47

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegitura sailak iragarri duenez, "GI-2631 errepidea itxi egingo dute Villabonan, 0 eta 1 kilometro puntuen artean, 2014ko ekainaren 12ko gaueko hamarretatik (22:00) ekainaren 13ko goizeko 7ak arte (7:00). Izan ere, Agaraitz auzoko 7. poligonoan dagoen oinezkoentzako pasabidea desmuntatu eta erretiratu egin behar da. Ondorioz, Villabonara sartzeko, GI-3610 errepidean Zizurkilerako bidea hartu beharko da. N-I errepiderako sarbidean obrak ez du eraginik izango. Desbideratze horiek guztiak behar bezala seinaleztatuko dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!