Ekintzaileentzako ikastaroak Andoain eta Lasarte-Orian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 10a, 13:08

Autoenpleguaren inguruko kurtso berriak jarri ditu martxan Lanbidek eta doako bi ikastaro antolatu ditu datorren asterako.

Batetik, autoenplegura zuzendutako tailerrak antolatu ditu Andoainen, lanean beraien kontura hasi nahi duten ekintzaileei zuzenduta. Trebakuntza tailerrak ekainaren 18, 19 eta 20an egingo dira Andoaingo Opua eraikinean, goizeko 9:00tatik 13:00tara. Hiru saio hauetan ekintzaileen proiektu profesionala eta profila, negozio ideia eta merkatu potentziala landuko dira.

 

Bestetik, enpresa propioa nola sortu eta nola kudeatu azalduko duen ikastaroa antolatu dute Lasarten. Ekainaren 19 eta 20an izango da Villa Mirentxun eta bi talde egingo dituzte, bata goizez eta bestea arratsaldez. Goizez 9:00tatik 13:00tara izango da; arratsaldez, ordea, 15:00tatik 19:00tara.

 

Tailer hauen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Lanbideren bulegoetara edo nerea Yurrebasorengana jo dezakezue; ekinean@andoain.org edo 943 304 221 telefonora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!