Euskadiko Txapelketarako puntuagarria zen Getxoko lasterketan parte hartu zuen Josu Arregik igande honetan. Josuk jakinarazi duenez, "oso zirkuitu polita zen, zuhaitz artean. Ez zen oso ibilbide gogorra baino eguraldi beroak asko gogortu zuen lasterketa. Hogeigarren postuan bukatu nuen. Beroa ez dijoakit ondo eta gainera, oso maila handiko txirrindulariek parte hartu zuten, horregatik, gustura nago egindako lanarekin". Espainaiko Openean postu ona lortzea da Josuren helburu nagusia eta datorren asteburuan Palentzian lehiatuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!