Nagusi mailan, Euskal Herri osoko 24 bikotek parte hartuko dute. Lehen 16 bikotek final hamaseirenetako kanporaketa jokatuko dute eta beste 8 bikote zain egongo dira final zortzirenetarako kanporaketan. Partida guztiak astearte eta ostegunetan jokatuko dira arratseko 19:00etatik aurrera.
Finala Santio festetan jokatuko da, eta txapelketa honetako irabazleek, beste sari batzuen artean, Gabonetan jokatuko den III. Antton Pebet elite txapelketarako lekua eskuratuko dute.