Bertso afaria eta mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 9a, 15:42

Aste honetarako bi proposamen egin ditu Zizurkilgo Udalak: Alde batetik, ekainaren 13an, ostiralean, bertso afaria izango da Iriarte jatetxean, Jon Maia eta Sustrai Colinarekin, gaueko 21:00etan. 25 euroko prezioa du, eta txartelak Iriarten bertan salgai egongo dira. Bestalde, ekainaren 15ean, Aste Berdearen baitan, mendi ibilaldia antolatu da. Bi ibilbide prestatu dira: bat luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea motza, 5 kilometrokoa. Ibilbide luzea Pedro Mari Otaño plazatik aterako da, eta motza, berriz, Zarateko bentatik. Bertan bazkalduko dute parte hartzaileek, bazkaria bakoitzak eraman beharko duelarik. Udalak edariak eta kafea jarriko ditu. Animatu eta parte hartzeko gonbitea luzatu dute Udaletik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!