Jai giroa Behar Zana elkartearen 68. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 9a, 15:26

Ostiral arratsaldean hasi eta atzora bitarte jai giroa nagusitu da Villabonan, Behar Zana elkartearen 68. urteurrenean. Ostiralean, erraldoi eta buruhandien kalejirarekin hasi zen festa. Segidan, Bearzana pilotalekuaren aurreko plazan, antzina herrian tradizioa izan zuen bola joko mugikorrean jolasteko aukera izan zen, sagardoa dastaketarekin batera. Jende ugari gerturatu zen bolo jokoa probatu eta sagardoarekin barrena freskatzera. Biharamunean, besteak beste, goizeko xake joko txapelketa, haurren pilota partidak, 1976 urteko errebote jokalarien topaketa nahiz gaueko danborrada nagusitu ziren. Atzokoan, bestalde, errebote partidak. Eguraldia lagun, asteburu polita antolatu dute Behar Zana elkarteko kideek.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!