Egun handia izan zen atzokoa euskaldun askorentzat. Iruñea eta Durango eskuz esku lotu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Aiztondoko herritarrak (tartean Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil) Beasain eta Lazkaoko tartea osatu zuten eskuz esku. Giro ederra nagusitu zen dultzaina, trikitixa nahiz txaranga lagun. Errepidea jendez bete zen, aurrera eta atzera olatuak pozarren eginez.