Andoaingo Kirol Astearen baitan, aurtengo Joxe Barberena Andoaingo Txirrindulari Eskolako alma mater-a omendu dute. Herrikide, txirrinduzale eta lagun askotxo gerturatu zen ekitaldira. Joxek berak esker ona adierazi zien Udalari, kirol taldeei eta bereziki Andoaingo Txirrindulari Eskolari.