Bus zerbitzua
Basoa eta errepidea besterik ez da ikusiko Arakil aldean. Antolatzaileek autobusean bidaiatzeko aholkua luzatu zuten. Lehentasuna busentzat da.
- Autobusaren irteera: 08:30 Anbulatorio zaharra.
- Iritsiera 102. kilometrora: 10:00 Trafiko eragozpenak saihesteko.
- Jaia Etxarri Aranatzen: Giza-katea amaituta.
- Itzulera Urnietara: Itzultzeko bi ordutegi:
- 14:30etan eta 18:00-19:00etan.
Ibilgailua
Autobusak lehentasuna izango du igandean. Ibilgailuan gerturatzen direnak antolatzaileek bideratuko dituzte gertuko aparkalekura.
- Ohar garrantzitsua: Paper batean argi eta garbi “102. kilometroa” idatzi behar du. Ibilgailuaren aurrealdean eta atzealdean txartel bana jartzeko aholkua luzatu dute.
Metroa
Milaka lagunek giza-kate erraldoian parte hartzeko metroa eskuratu dute, 5 euroko prezioan. Parte hartuko dutenek ziurtagiriaren kopia jaso zuten, goiko irudian ikusten den modukoa. Urnietarren kasuan, bertako antolaketa taldeak ziurtagiria eramateko deia luzatu du.
Ura eta edatekoak eramatea ezinbestekoa da. 102 eta 103. kilometroak errepide erdian izango dira, edaririk hartzeko aukerarik gabe. Denbora dezente igaroko da tokian bertan, eta beroa egin dezake. Adinekoei aulkia eramateko aholkua luzatu diete.
Kamiseta
Ekimenarekin bat egiten duten kamisetak soinean jantzita eramateko aholkua luzatu dute antolatzaileek. Modelo ezberdinak badira, aukeran.
Ospakizuna
Ibilbidean barrena goizeko hamarrak inguruan hasiko da jendea biltzen. Antolatzaileek giza-katea “modu animatu eta ordenatuan” prestatu nahi dute. Parte hartzaileek eguerdiko hamabietan hasiera emateko soinu ozen bat entzungo dute, izan txalaparta, adar, kanpai edo beste soinuren bat. Ospakizun bat izatea nahi dute.
Giza-katea amaituta, Etxarri Aranatzen egun osoko egitaraua osatu dute. Bertan bazkari herrikoia, haurrentzat gunea eta ondoren kontzertua Vendetta, Xaiko eta Tximeleta taldeekin.
Aholkuak
• “Haurrak badituzu, ez galdu! Zure telefono zenbakia idatzi haurrari”.
• “Etxeko animaliak badaramatzazu, lotuta eraman”.