- Iritsiera 103. kilometrora: 10:00 Trafiko eragozpenak saihesteko.
- Jaia Etxarri Aranatzen: Giza-katea amaituta.
- Itzulera Andoainera: Itzultzeko bi ordutegi, 13:30etan eta 19:00etan.
Ibilgailua
- Autobusak lehentasuna izango du igandean. Ibilgailuan gerturatzen direnak antolatzaileek bideratuko dituzte gertuko aparkalekura.
- Andoain: 103. Kilometroa
- Ohar garrantzitsua: Paper batean argi eta garbi “103. kilometroa” idatzi behar du. Ibilgailuaren aurrealdean eta atzealdean txartel bana jartzeko aholkua luzatu dute.
Kamiseta
Ekimenarekin bat egiten duten kamisetak soinean jantzita eramateko aholkua luzatu dute antolatzaileek. Modelo ezberdinak badira, aukeran.
Ospakizuna
Ibilbidean barrena goizeko hamarrak inguruan hasiko da jendea biltzen. Antolatzaileek giza-katea “modu animatu eta ordenatuan” prestatu nahi dute. Parte hartzaileek eguerdiko hamabietan hasiera emateko soinu ozen bat entzungo dute, izan txalaparta, adar, kanpai edo beste soinuren bat. Ospakizun bat izatea nahi dute.
Giza-katea amaituta, Etxarri Aranatzen egun osoko egitaraua osatu dute. Bertan bazkari herrikoia, haurrentzat gunea eta ondoren kontzertua Vendetta, Xaiko eta Tximeleta taldeekin.
Aholkuak
• “Haurrak badituzu, ez galdu! Zure telefono zenbakia idatzi haurrari”.
• “Etxeko animaliak badaramatzazu, lotuta eraman”.