Tren ordutegi berezia igandean Goierri aldera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 5a, 15:20

Aiztondo bailarako herritarrek Beasaingo sarreran egokitzen den 58. kilometroa eskuz esku lotzeko, Goierrira bidean tren zerbitzu berezia eskainiko da goiz nahiz arratsaldez, datorren igandean, ekainak 8. Tokian tokiko helmugetara ailegatzeko, zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Autobusarena bezala, trenarena ere aukera ezin hobea da. Aiztondoko herritarren kasuan, 58. kilometrotik 10 minutura baitago tren geltokia. Hori bai, ilarak saihesteko, txartelak aurrez erostea gomendatu dute antolatzaileek. Hauexek ordutegiak:

Villabona-Zizurkil .......... Beasain

07:11, 08:11, 09:11 (tren bikoitza, 1300 lagunentzako lekua), 09:36 (tren bikoitza), 09:51 (tren bikoitza), 10:06, 10:36, 11:36, 12:36, 13:36, 14:36, 15:36, 16:06, 17:04, 17:36, 18:06, 18:26, 19:06, 19:36, 20:06, 20:36, 21:06, 21:46, 22:26, 23:06.

Beasain ........... Zizurkil-Villabona

12:00, 13:00, 14:00, 15:00, 15:40 (tren bikoitza), 16:20, 17:00, 17:40, 18:15, 18:20, 19:00 (tren bikoitza), 19:30, 19:35, 20:20, 20:55, 21:25, 22:25.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!