"Omenez" izenburupean, disko berria aurkeztu zuen atzo Incansables txarangak. Diskoan biltzen diren abestien artean, Txomin Castro billabonatarraren omenezkoa ere badago. Incansables txarangaren sortzaileetakoa izan zen Txomin eta harekin batera ibilitako Joaquin Ortegak sortu du abestia.
Incansables txarangaren webgunean dago abestia entzugai.