Gure Esku Dago ekimenak antolatutako Lazkaoko jaialdiko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 5a, 15:00

Ekainaren 8an, Gure Esku Dago ekimenak antolatutako giza-katea amaitutakoan, 13:30etik 20:00etara jai giroa zabalduko da hainbat puntutan. Tartean Lazkaon, Aiztondoko herritarrei gerturatzean egokitu zaien gunean. Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek:

Egitaraua

-13:30ean Goierriko bertso eskolako bertsolari gazteak

-14:00etan Gure Esku Dago Bidea ekitaldia

-14:30ean bazkaria

-15:30ean Patxin eta Potxin pailazoak

-16:30ean Mutxiko dantzak

-17:00etan erromeria Guri5! musika taldearekin

-18:00etan Eskuetan flashmob-a

-18:30ean erromeria Guri5! musika taldearekin

-20:00etan jaialdiaren amaiera

Egunean zehar haur parkea, puzgarriak, tailerrak, kale animazioa, musikariak, txarangak...


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!