Andoainen euskararen eguna antolatzeko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko eka. 5a, 12:58

Udaleko euskara batzordeak deialdia luzatu du: “Andoaingo kaleetan euskararen osasuna azkeneko boladan oso ondo ez dabilela-eta, jarrerak eta buruak astintze aldera, aurten Euskararen Egunaren inguruan zenbait ekintza antolatu nahi genituzke. Horretarako, datorren ekainaren 10ean Urigain kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean egingo den bilerara gonbidatzen ditugu interesa duten herritar oro, iritziak eta proposamenak ezagutzeko eta lantzeko, ea denon artean egitarau interesgarria lantzea lotzen dugun”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!