Osasunaren pribatizazioaren aurkako borroka beste marko zabalago batean txertatzen da: Euskadi juxtu eta solidario baten eraikuntzan, non guztiz erauziko diren langabezia, osasun eta hezkuntza arloko murrizketak, pentsioen izoztea, miseriako soldatak dituzten lanpostuen prekarietatea, espekulazioa, ustelkeria,pobrezia eta bazterkeria.
Erakunde mailako bide guztiak igaro ondoren, ez dugu Eusko Jaurlaritzatik erantzun positiborik jaso gure aldarrikapenei, eta geratzen zaigun bide bakarra hauxe da: Tolosaldeako bizilagunen inplikazio eta parte hartzea. Arazo honi behin betiko irtenbidea martxan jartzeko exijitzen dugu, hau da, lan mahai bat osatzeko.
Gure osasuna eskubide bat da eta EZ negozio bat. Beraz, guztiz onartezina da Asuncion bezalako klinika pribatu bateko Administrazio Kontseiluak eta bazkideak onurak banatzea gure osasun-arretaren kaltetan. Osakidetzak urtean 20 milioi euro ematen dizkio klinikari eta kudeaketa publikodun eskualdeko ospitale bat ordezkatu nahi du.
Ondorioz, datorren ekainaren 7an, larunbata, Tolosako kaleak izan behar dira gure eskualdean pauso bat atzera eman nahi EZ dugunon oihartzuna, gure aldarrikapen guztiak egi bihurtu arte.
Zuen zain egongo gara.
PRIBATIZAZIOAK HERIOTZA DAKAR. KANPORA OSASUN ENPRESAK
OSASUNGINTZA EZ DAGO SALGAI, DEFENDATU EGITEN DA. ELKARREKIN BADEZAKEGU.